Hemeroteka


Compartir
2022-02-21

Liburu Gaztea Booktrailer lehiaketa: martxoaren 4a da bideoak bidaltzeko azken eguna!

Martxoaren 4ean amaitzen da Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketara lanak aurkezteko epea! Baina dagoeneko hasiak gara ikasle taldeen bideoak jasotzen ikastetxeetatik. Ikastetxe bezala izena eman zenuten horien artean bazabiltzate, animo azken txanparekin! Aldiz, oraindik izena eman ez baduzu, gogoratu NORBANAKOEN KATEGORIAN parte hartu daitekeela. Beraz, animatu 12-16 urte bitarteko ikasleak liburu bat irakurri, gidoia prestatu et booktrailer bat egitera. Kategoria honetan, TikTok bitartez egin beharko dute, beraz, oso erraza!

Informazio guztia webgunean bertan: https://www.galtzagorri.eus/liburu-gaztea/

Martxoaren 4tik aurrera lau adituk osatutako epaimahaiak aztertuko ditu Book Trailerrak eta maiatza erdialdean jakinaraziko du bere erabakia.

Norbanakoka aurkezten duzuenen artean SARI hauek banatuko dira: 

- E-reader bat, bloger bat izateko set-a (tripodea, foko eta mikroarekin) eta 100 euroko bonoa liburu eta diskoetan gastatzeko.

 Horrez gain PUBLIKOAREN SARIA eskuratzeko aukera ere izango dute parte hartzaileek. Hori publiko zabalak erabakiko du apirilaren 1etik 30eko eguerdiko 12:00ak bitarte zabalduko den BOZKATU atalean botoa emanez.

Bozketan parte hartzen dutenen artean, urtero bezala, e-irakurgailu bat zozkatuko da. Animatu eta parte hartu!