Hemeroteka


Compartir
2013-06-30

Liburu Gaztea 2012-2013 sariak

 

Maiatzaren 15ean bukatu zen Liburu Gaztea lehiaketan bozketa egiteko epea. Ikasturte honetan, Liburu Gazte Gipuzkoako DBHko 22 ikastetxek parte hartu dute bozketan. Guztira, 883 lagunek egin dute bozka, eta proposatzen zitzaien inkesta bete dute. (Datuak behean).

Hautatuak izateko ikastetxe kategorian 167 book trailer, eta norbanakoen kategorian 15 book trailer aurkeztu dituzte.

Emaitzei dagokionez, book trailer irabazleak honako hauek dira:

Ikastetxeak

book trailerra

gela

ikastetxea

herria

Azken garaipena I14

DBH 3 B

La Asunción

Donostia

Neure buruaren alde I20

DBH 4 B

Elizalde BHI

Oiartzun

Pozoia kopan I6

DBH 1 M-N

Usandizaga - Peñaflorida

Donostia

 

 

 

 

Norbanakoak

book trailerra

ikaslea

ikastetxea

herria

Neure buruaren alde N11

Xabi Belaunzaran

Elizalde BHI

Oiartzun

Neure buruaren alde N14

Elixabet Aduriz

Axular Lizeoa

Donostia

Neure buruaren alde N2

Unai Romo

Axular Lizeoa

Donostia

 

Liburu Gaztea 2013-2014

 

Aurtengo ekitaldia amaiturik, datorren urteko Liburu Gazterako hautagaiak aukeratu ditu jada Galtzagorri Elkarteko aditu batzordeak. Datorren urtean, gainera, 2012-2013an ezarritako berrikuntzekin jarraituko dugu, eta book trailer edo erreseina interaktibo bat egin beharko dute ikasleek lehiaketan parte hartu ahal izateko.

2012-2013 ikasturtean erabaki zenez, izenburu bakarra proposatuko zaio DBHko maila bakoitzari. Eta, esan bezala, parte hartzen duen gela bakoitzak liburu baten gaineko book trailer bat (edo gehiago) sortu beharko du. Lan hori egiten duenak soilik izango du saria irabazteko aukera. Ikasgelez gain, ikasleek, norbanako gisa parte hartu dezakete.

2012an 12 eta 16 urte bitarteko gazteentzat euskaraz eta lehenengo aldiz argitaratutako liburu guztiak irakurri ditu beti bezala batzordeak. Aditu batzordearen irizpideei jarraituz, hauexek dira Liburu Gaztea Lehiaketan datorren ikasturtean parte hartzen duten ikasleek irakurriko dituzten lanak, DBHko mailaz maila:

 

LIBURU GAZTEA 2013-2014 LIBURU HAUTATUAK
DBH-1(12-13 urte) Maitagarria eta desioa. Mariasun Landa. Ilustratzailea: Maite Gurrutxaga. Elkar, 2012
DBH-2 (13-14 urte) Marta ispiluaren aurrean. Teresa Calo Fontan. Itzultzailea: Mitxel Murua. Elkar, 2012
DBH-3 (14-15 urte) Ezer ez. Jane Teller. Itzultzailea: Juan Mari Mendizabal. Alberdania, 2012
DBH-4 (15-16 urte) Saguak eta gizonak. John Steinbeck. Itzultzailea: Iñigo Errasti. Alberdania, 2012