Hemeroteka


Compartir
2014-05-12

Liburu digitalen mailegurako urrats garrantzitsua

Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Herriko bi editore elkarteek liburu digitalak mailegatzeko plataforma sortzeko akordioa sinatu dute. Horri esker, Euskadiko Irakurketa Publikoko sarea osatzen duten Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 230 udal liburutegien erabiltzaileek liburu digitalak doan mailegatzeko aukera izango dute uztailetik aurrera.

Mailegua doan izango da erabltzailearentzat, baina Jaurlaritzak lizentzia ordaindu egingo dio editoreari, eta editoreek jasotako dirutik dagokien portzentaia emango diete liburuaren egileei.

Eduki digitalaren mailegua 21 egunerako izango da. Tarte horretan erabiltzaileak bere irakurgailu elektronikoan izango du irakurgai. Liburutegi bakoitzak eduki edo liburu bakoitza 20 aldiz mailegatzeko baimena izango du. Behin mailegu kopuru horretara iristean, berriro eskatu beharko dio lizentzia argitaletxeari.

Guztira, 25.000 lizentzia inguru eskainiko dira, horietatik 8.750 euskarazko lizentziak izango dira, eta 16.250 gaztelaniazkoak.

Plataforma sortzeko lehen urratsa eman dute eta uztailetik aurrera izango da martxan liburu digitalen mailegu zerbitzua EAEko hiru lurraldeetan.