Hemeroteka


Compartir
2012-05-08

Liburu baten sorrera

Gaur Liburuaren eta Egile Eskubideen Nazioarteko Eguna dela eta, "Liburu baten sorrera" izeneko bideoa partekatu nahi du Galtzagorri Elkarteak liburuzale guztiekin. Smith-Settle Printers (Leeds, Ingalaterra) imprentan grabatutako irudiak dira. Inprimatzen ari diren liburua Suzanne St Albans-en "Mango and Mimosa" liburua da.

 

Baina teknologia berrien garaian murgilduta gauden honetan, ezin liburugintzan gertatzen ari diren aldaketak albo batera utzi. Izan ere, liburua modu tradizionalean sortzeko prozesua bideo honetan azaltzen den bezain ederra izan daitekeen arren, gaur egun, liburu digitalen eskaintzen artean aurki daitezkeenak ere ikusgarriak dira. Hona hemen Carlo Collodiren Pinocchio I-pad, i-phone eta i-pod-erako bertsio batean.

Gozatu egun honekin lotuta antolatu diren jarduerekin eta jarrai dezazula liburuzale eta irakurzale izaten!