Hemeroteka


Compartir
2016-09-22

LG Book Trailer lehiaketaren izen emate epea IRAILAREN 21ERA ZABALDU DUGU

Irailaren 21era luzatu dugu Liburu Gaztea Book Trailer lehiaketan parte harzteko epea.

Dagoeneko, honako ikastetxe hauek izena eman dute lehiaketan: Cristobal Gamon BHI (Errenteria), La Asuncion Ikastetxea (Donostia), Axular Lizeoa (Donostia), La Salle Berrozpe (Andoain), Claret ikastola (Donostia), Mariaren Lagundia (Bergara), Mogel Isasi BHI (Eibar), Aranzadi ikastola (Bergara), San Luis Lasalle (Donostia), Herri Ametsa ikastola (Donostia), Erniobea (Villabona), Colegio Alemán San Alberto Magno (Donostia), Landaberri BHI (Lasarte-Oria).

Oraindik ez baduzue fitxa bidali, anima zaitezte, ez ezazue ondo pasatzeko, sari bikainak irabazteko eta, batez ere, zuen ikasle gazteen irakurtzeko zaletasuna sustatzeko aukera hau pasatzen utzi!

Hemen duzue iazko ikasturte amaieran Donostiako Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan burutu genuen sari banaketa ekitaldiko bideoa: