Hemeroteka


Compartir
2012-05-10

Leire Salaberriaren ilustrazio tailerra

Leire Salaberria irudigileak "Euria ari duenean" ilustrazio tailerra eman die Barañaingo hainbat haurri herriko liburutegian, Etxepare Sarien baitako jarduera gisa. Hain zuzen, Salaberriak 2010ean irabazi zuen "Euria ari duenean" album ilustratuarekin Etxepare Saria eta sari hori irabazi duten beste hainbat egilek bezala, Nafarroako zenbait udalerritan bere lanaren inguruko saioak eskainiko ditu. Galtzagorri Elkarteak eta Nafarroako hainbat udalerritako Euskara Zerbitzuek elkarlanean antolatzen dituzten saioak dira hauek.

"Euria ari duenean" ilustrazio tailerra liburua irakurriz eta behatuz hasi zuten, eta ondoren, collage teknika erabiliz haur bakoitzak bere lana egin zuen. Hala kontatzen du Leire Salaberriak berak bere blogean.