Hemeroteka


Compartir
2015-11-10

Leire Arano eta Belen Lucasen "Betiko atzo?" aurkeztu dute

Peru Abarka Album Lehiaketako hamargarren lana aurkeztu zuten iragan ostiralean Markina-Xemeingo udaletxean. Leire Arano idazlearen eta Belen Lucas ilustratzailearen lanak bat eginda sortu da Betiko Atzo?, helduentzako albuma. Antolatzaileek “zoragarritzat” jo dute lana eta ez dela azkena izango jakinarazi dute, Markina-Xemeingo Udalak eta Ibaizabal argitaletxeak 2016. urtean hamaikagarren Peru Abarka lehiaketa antolatzea aurreikusi baitute.

Epaimahaiaren iritziz, lehendabizi aukeratu zen Leire Aranoren lana "egitura biribila izateaz aparte (egunen gurpilarekin bat doana), idazkera aldetik dotorea da oso". Belen Lucasen ilustrazioak istorio horri egindakoak dira eta epaimahaiak lan ausarta dela azpimarratu zuen.

Dagoeneko kalean da helduentzako album ilustratuta.