Hemeroteka


Compartir
2016-01-23

"Leer sin saber leer" ikastaroa antolatu du Casa del Lector zentroak

German Sanchez Ruiperez Fundazioaren Madrilgo Casa del Lector zentroak "Leer sin saber leer" ikastaroa antolatu du laugarren aldiz. Haur txikienekin irakurzaletasuna sustatzeko dinamikak nola sortu eta martxan jartzeari buruzko formazioa izango da.

Hamabi orduko ikastaroa izango da eta otsailaren 5ean eta 6an egingo da Casa del Lector zentroaren egoitzan bertan, Madrilgo Mataderon.

Teresa Corchete eta Sara Iglesias adituek emango dute eta 30 lagunentzako lekua dago. Izen-ematea zabalik dago.

Ikastaroa, bereziki, profesionalei eta Haur Literaturaren esparruan haurrekin lan egiten dutenei edo interesatuei zuzenduta dago.