Hemeroteka


Compartir
2014-06-08

Lazarillo Sarietan parte hartzeko epea zabalik da

2014ko Lazarillo Sarietan parte hartzeko deia egin du OEPLIk. Haur eta Gazte Literaturako Espainiako sari zaharrena da Lazarillo Saria. 1958. urtean sortu zuen INLEk (Espainiako Liburuaren Nazioarteko Institutuak). 1985.urtetik aurrera ordea, OEPLIk hartu zuen sari hauek antolatzearen ardura. Galtzagorri elkarteak, OEPLIko partaide izanik, sari hauetako epaimahaian parte hartzen du urtero.

Sariketa honen helburua haur eta gazteei zuzendutako liburuen kalitatezko produkzioa bultzatzeaz gain, haurrentzako album ilustratuen produkzioa sustatzea ere bada. Egun bi sail ditu lehiaketa honek: bata, Album Ilustratuarena; bestea, Literatur Sorkuntzarena. 3.000 euro irabaziko ditu irabazleak kategoria batean zein bestean.

Literatur sorkuntza

Literatur Sorkuntza Lazarillo Sarian parte hartzeko Espainiako edozein hizkuntzatan idatziriko lanak onartuko dira, 0-11 urte bitarteko haurrei zuzenduak. Lanak edozein generokoak izan daitezke. Narrazioaren eta antzerkiaren kasuan, gehienez 80 orrialdeko luzerako (bakoitza 2.100 karakterekoak) lanak aurkeztu ahal izango dira; poesiari dagokionez, 150 bertso izango dituzte gehienez.

Parte hartzaileek lan bakoitzaren launa ale bidali beharko dituzte 2014ko uztailaren 15a baino lehen OEPLIko Idazkaritzara (Santiago Rusiñol, 8, 28040 Madril).

Album ilustratua

Haurrentzako Album Ilustratua sarian proiektu baten maketa osoa aurkeztu beharko da. Gutxienez, bukatutako 5 ilustrazioren kopiak izan beharko ditu, besteak bozetoan aurkeztuko dira maketaren barruan. Guztia CD batean aurkeztu beharko da 2014ko irailaren 30a baino lehen.

Sari-banaketa 2014ko abenduan egingo da.

Informazio zabalagoa duzue jarraian atxikitako oinarrietan.