Hemeroteka


Compartir
2009-03-30

Lazarillo sarien deialdi berriak

Oinarrietan ikusiko duzuenez, aurtengo Literatur Sorkuntzako Sarian gazteei bideratutako literatura lanak lehiatu ahal izango dira. Lanak narratiba, poesia edota antzerki generokoak izan daitezke. Eta maiatzaren 30a baino lehen bidali behar dira OEPLIko Idazkaritzara (Santiago Rusiñol, 8, 28040 Madril). 

 

Narratibaren eta antzerkiaren kasuan, lanek gutxienez 80 orrialdeko luzera (bakoitza 2.100 karakteretakoa) izango dute; poesia denean, lanak 150 bertso izango ditu gutxienez.

Bestalde, Album Ilustratuaren Sarian parte hartzeko argitaragabea den eta beste lehiaketetan saritua izan ez den proiektu baten maketa osoa bidali behar da. Maketak ilustrazioak eta testua bilduko dituelarik. Honez gain, 5 ilustrazio bukatu ere helarazi behar dira. Lehiatzen diren lanek gehienez DIN A-3 formatuan aurkez litezke, eta gehienez 32 orrialde izango dituzte azal eta guzti.


Album Ilustratuko Lazarillo Sarian parte hartzeko azken eguna irailaren 15a izango da.

Bai Literatur Sorkuntzako Lehiaketan bai Album Ilustratuko lehiaketan, sari bana emango da 8.000 eurotakoa. Bata zein bestea, 2009ko abenduan emango dira jakitera.


Historian barrena
2008ko Lazarillo Sarietan, Album Ilustratuaren lehenengo saria Roger Olmos ilustratzailea eta Roberto Aliaga idazleak jaso zuten, "El Príncipe de los enredos"  lanagatik. Sormen Literarioan berriz, Pablo Albok irabazi zuen "Diógenes" lanarekin.

Lazarillo Sariak 1958. urtean sortu zituen INLEk (Espainiako Liburuaren Nazioarteko Institutuak). 1985.urtetik aurrera ordea, OEPLIk hartu zuen sari hauek antolatzearen ardura. Galtzagorri elkarteak, OEPLIko partaide izanik, sari hauetako epaimahaian parte hartzen du urtero. Sariketa honen helburua haur eta gazteei zuzendutako liburuen kalitatezko produkzioa bultzatzeaz gain, haurrentzako album ilustratuen produkzioa sustatzea ere bada.