Hemeroteka


Compartir
2014-08-28

Lazarillo Album Ilustratua sarian parte hartzeko hilabete eta erdi falta da

Lazarillo Album Ilustratua sarian parte  hartzeko epea irailaren 30ean amaituko da. Dagoeneko, Literatur Sorkuntzaren sarian parte hartzeko epea amaitu da. Album Ilustratua sarira aurkeztu nahi dutenek datorren hilaren amaiera arteko epea dute. Bi kategoriatan 3.000 euroko sariak daude jokoan. Lanak euskaraz, gaztelaniaz, katalanez edo galegoz aurkez daizteke.

Sariketa honen helburua haur eta gazteei zuzendutako liburuen kalitatezko produkzioa bultzatzeaz gain, haurrentzako album ilustratuen produkzioa sustatzea ere bada. Egun bi sail ditu lehiaketa honek: bata, Album Ilustratuarena; bestea, Literatur Sorkuntzarena. 3.000 euro irabaziko ditu irabazleak kategoria batean zein bestean.

Haurrentzako Album Ilustratua sarian proiektu baten maketa osoa aurkeztu beharko da. Gutxienez, bukatutako 5 ilustrazioren kopiak izan beharko ditu, besteak bozetoan aurkeztuko dira maketaren barruan. Guztia CD batean aurkeztu beharko da 2014ko irailaren 30a baino lehen OEPLIko Idazkaritzan (Santiago Rusiñol, 8, 28040 Madril).

Sari-banaketa 2014ko abenduan egingo da.

Informazio zabalagoa duzue jarraian atxikitako oinarrietan.