Hemeroteka


Compartir
2024-02-20

Kultura Sorkuntza beken deialdia egin du Eusko jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak

Kultura sorkuntza bultzatzeko dirulaguntzen berri eman du Jaurlaritzak EHAAn. Deialdiaren barruan, Haur eta Gazte literatura arloan, bi modalitate izango dira:

1. Gazteei zuzendutako euskarazko literatura testuak sortzea 

2. Euskarazko ipuinak eta eleberri motzak sortzea.

Modalitate bakoitzean 9.000 euroko 5 dirulaguntza emango dituzte eta horietako gutxienez bi 30 urtetik beherako pertsonek idatzitakoak izan beharko dira. 

Martxoaren 20a izango da eskaerak aurkezteko azken eguna.