Hemeroteka


Compartir
2022-02-28

Komikiaz aritu gara Gonagorriren zortzigarren piezan

Komikia ekarri dugu Gonagorri podcastera. Zortzigarren piezaren hezur eta mami da generotzat dugun komikia, eta haur eta gazte literaturarekin josi dugu. Amaia Serrano EHUko irakaslea izan dugu bidelagun eta hark erakutsi dizkigu komikiaren berariazko hizkuntzaren ezaugarriak, baita euskal komikigintzaren nondik norakoa ere; are gehiago, Serranok komikiak hezkuntza literarioaren eremuan kokatu ditu eta haiek ikasgelara eramateko moduren bat edo beste ekarri digu. 

Kontaketa bereziarekin gatoz oraingoan Formol konpainiako aktoreek hiru ahotsetara egin digutelako, Azken garaipena (Xabiroi, Ikastolen Elkartea, 2013) komikiaren sarrera kontuta dute hain justu –Iban Zalduak eta Julen Ribasek ondu zuten zientzia fikziozko komikia–. 

Lore Agirrezabalena da gomendioa eta albiste honi atxiki diogun irudia, ilustrazioa zehazki esanda, Concetta Probanzarena da.