Apirilaren 2an, Hans Christian Andersenen jaiotzaren urtemugaren harira, HAUR ETA GAZTE LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA ospatzen da mundu zabalean. Urtero bezala, OEPLIk, bere lau atalekin batera: Consejo General del Libro Infantil y Juvenil, Consell Català del Llibre Infantil i Juvenil (ClijCAT), Asociación Galega do Libro Infantil e Xuvenil (GÁLIX) eta Galtzagorri Elkartea, egun hori ahalik eta herririk gehienetan ospatu dadin nahi du. Hori dela eta, Galtzagorri Elkarteak Euskal Herriko liburutegi, liburu-denda eta ikastetxe guztiei dei egiten die egun horren ospakizunetan parte hartzera eta aurten IBBYren Letoniako atalak prestatu duen mezua eta kartela zabaltzera. Baita “Andersen Komikian” izeneko lehiaketan parte hartzera ere.
Hain zuzen ere, honako gonbidapena luzatzen diegu hezkuntza-zentro, liburutegi eta liburu-denda guztiei:
• Zuen herriko neska-mutilen artean, aurten, IBBYren Letoniako atalak prestatu duen Inese Zadere idazlearen mezua eta Reinis Peterson ilustratzailearen kartela zabaltzea. Berau Espainiako lau hizkuntza ofizialetan deskargatu ahal izango da OEPLIren web gunetik (www.oepli.org) otsailaren 15etik aurrera. Euskarazko bertsioa hemen topatuko duzue: https://www.oepli.org/eu/Dia-Internacional-Libro-Infantil
• Ipuin-kontalarien saioak, lehiaketak, egileekin topaketak eta abar antolatzea, edo liburutegi/liburu-denda bakoitzak irakurketa sustatzeko egoki irizten dion jarduera antolatzea. Apirilaren 2a jai eguna da aurten eta horregatik jarduerak ondorengo egunetan antolatzea gomendatzen dizuegu.
• «H.C. ANDERSEN-EN IPUIN BAT KOMIKIAN» lehiaketan parte hartzea. Oinarriak behean atxikita dituzue.
ATXIKITZEAK
Aurten ere, atxikitze sistema izen-emate elektronikoaren bidez egiten jarraituko dugu, OEPLIren web gunearen bidez (www.oepli.org).
1.- OEPLIren web guneko HAUR ETA GAZTE LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA orrialdean atxikitze orrialdera bideratuko gaituen lotura bat agertuko da (https://www.oepli.org/pag/dia_inter/Dia-Internacional-Libro-Infantil). Orrialde honetan datu guztiekin bete beharreko formulario bat egongo da.
Formularioa bete ostean, mezu elektroniko baten bidez baieztatuko da atxikitzea, eta, 24 orduren buruan (OEPLik datu guztiak zuzen daudela ziurtatzeko behar duen denbora), erakunde hori atxikitzea adierazi duten erakundeen zerrendan agertuko da, Erkidego Autonomoen arabera sailkatuta.
Atxikitze formularioa otsailaren 15etik martxoaren 30era egongo da aktibo, hori izango da atxikitzeak egiteko epe-muga.
2.- Ondoren, apirilaren 2tik aurrera eta hilabete guztian zehar, bigarren formulario bat egongo da atxikitako erakundeen eskura. Horren bidez, burututako jardueraren aipamena egin eta ekitaldiko argazkiren bat igotzeko aukera izango da.