Hemeroteka


Compartir
2012-12-20

Klis-klasikoak liburu sortako 3 liburu berrien aurkezpena

Galtzagorri Elkarteak Klis-klasikoak liburu-sorta sortu zuen iaz Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Hizkuntza politikarako Sailburuordetzarekin lankidetzan eta ostiral honetan (abenduak 14) aurkeztuko dituzte sail honetan 2012an argitaratu diren hiru liburu berriak. Alberdania, Erein eta Igelak argitaratu dituzte hiru liburu hauek. Bi klasiko unibertsal eta berrargitalpen bat dira liburu sorta honetako argitalpen berriak: Amattoren uzta, Tom Sawyerren Abenturak eta Elmer

Amattoren Uzta, Mayi Ariztiaren Amattoren uzta (La Moisson de Grand’Mère) (Éditions Gure Herria, 1934) liburuaren berrargitalpena da berau. Maite Gurrutxagarenak dira ilustrazioak eta Patxi Zubizarretak moldatu du testua.

Aurten, berrargitalpen horrez gain beste bi klasiko unibertsal ere argitaratu dira liburu-sorta honetan: Mark Twainen Tom Sawyer-en abenturak, Iñaki Mendigurenek eta Sarah Turtlek euskaratua eta Guillermo Gonzalezek ilustratutako liburua; eta Elmer, David Mckee-k idatzi eta ilustratuta eta Aiora Jakak euskarara itzulia. Biak ere Haur Literaturako klasikoak.

Liburu hauen aurkezpena abenduaren 14an izango da 11:00etan Donostiako Udal Liburutegi Nagusiko Sotoan. Bertan izango dira Galtzagorri Elkarteko lehendakari Aitziber Alonso, eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuorde Lurdes Auzmendi. Baita liburuen idazle, itzultzaile, ilustratzaile eta argitaldarietako ordezkariak ere.