Hemeroteka


Compartir
2013-12-19

Kataluniako Book Trailer lehiaketako sariak banatu dituzte

Kultura Departamentuak, Liburutegi Zerbitzuak eta BookMovies enpresak elkarlanean antolatutako lehenengo book trailer lehiaketak baditu irabazleak. Book trailer onenaren saria Anne Franken egunkaria liburuan oinarritutako book trailerrarentzat izan da. Gidoi onenaren saria, berriz, Momo liburuari buruzko book trailerrarentzat izan da. Eta lanik originalena Oldboy liburuan oinarritutakoarentzat izan da.

Guztira, Kataluniako 24 liburutegitako erabiltzaile gazteek (14-18 urte bitartekoek) hartu dute parte lehiaketan. 45 taldetan banatuta, 143 gazte aritu dira book trailerrak sortzen. 43 titulu desberdinetan oinarritutako bideoak sortu dituzte. Irabazleek e-book irakurgailu bana jaso dute saritzat.

Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketa

Galtzagorri Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, iaz hasi zuen Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketan izan da Kataluniako lehiaketaren abiapuntuetako bat. Liburu Gaztearen adibideari jarraituz antolatu dute lehen aldiz euren lehiaketa. Biak hala biak, helburu bera ardatz hartuta ari dira Book Trailer Lehiaketak antolatzen: gazteen artean irakurzaletasuna eta sormena sustatzea.

Iaz Liburu Gaztea Lehiaketan 180 bideok hartu zuten parte ikastetxeen kategorian eta 16 book trailer aurkeztu ziren norbanakoen kategorian. Aurtengo lehiaketa ere abian da eta ikusgai dago iazko datuak gaindituko dituen. Guztira 20 ikastetxe ari dira parte hartzen ikasturte honetan.