Hemeroteka


Compartir
2016-04-30

JUUL kanpainako libururik eta ilustratzailerik onenak hautatu dituzte

Irakurzaletasuna sustatzeko Nafarroako Ikastolen Elkarteak urtero antolatzen duen Juul Kanpainaren amaieran Hauteskunde Literarioak egiten dituzte. Ikasturte honetako apirilaren 21ean egin zen eta milaka boto bildu dituzte: libururik onenak hautatzeko 17.142 boto eman dituzte eta ilustratzailerik onena hautatzeko 9.099 boto. Guztira, 53 ikastolek hartu dute parte egitasmoan.

Honakoak izan dira kategoria bakoitzean boto gehien jaso dituztenak::

3-6 urte: Koloretako munstroa (Ana Llenas, Flamboyant)

6-8 urte: Hartz marmartia (Begoña Ibarrola, Elkar)

8-10 urte: Nur eta altxorraren kutxa (Toti Martinez de Lezea, Erein)

10-12 urte: Gizajo baten egunkaria 3; Hauxe besterik ez nuen behar (Jeff Kinney, Alberdania)

12-16 urte: Ezekiel (Jasone Osoro, Elkar)

Ilustratzailea: Juan Luis Landa.

 

Informazio gehiago hemen