2021eko Astrid Lindgren saria Jean Claude Morlevat sortzaile frantsesak irabazi du eta epaimahaiak haur eta gazte literatura modernizatzeko erakusten duen gaitasuna nabarmendu du. Aurtengo ekitaldian 263 hautagai zegoen, 68 herrialdeakoak, tartean Elena Odriozola ilustratzaile-sortzaile euskalduna. Morlevat-ek 30 bat obra idatzi ditu jada, asko eta asko frantsesa ez beste hizkuntzatara ere eramanak izan direlarik. Suediako gobernuak 2003an ekin zion Lindgren-en oroimenezko saria emateari, idazlea zendu eta urtebetera, haur eta gazte literaturari hauspoa emateko helburuz. Astrid Lindgren saria, gaur-gaurkoz, literaturaren esparru honetan ematen den saririk garrantzitsuenetakoen artean dago.