Hemeroteka


Compartir
2017-05-10

JDR Production eta LSD Bakarka taldeek irabazi dute publikoaren saria

Iragan ostiralean, apirilaren 28an, amaitu zen Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketan botoa emateko epea eta dagoeneko baditugu irabazleak. 2016-2017 ikasturtean publikoaren iritziz book trailerrik onenak hauek dira: Ikastetxeen kategorian, Axular ikastetxeko DBH-4 mailako JDR Production taldearen Kalte gabeko jokoak liburuari buruzko book trailerra eta Norbanakoen kategorian, LSD BAKARKA BOOKTRAILER taldeak Pijama marradunaz jantzitako mutikoa liburuari buruz egindako lana, La Salle Donostia ikastetxeko DBH-2 mailako talde batek egindako book trailerra, hain zuzen.

Talde bakoitzak liburu eta diskotan gastatzeko 200 euroko bonoa jasoko du, maiatzaren 19an, Tabakalerako zinema-aretoan egingo den sari-banaketa ekitaldian. 

Ikastetxeen kategorian Unaaba taldea bigarren geratu da 64 botorekin eta IGUEI hirugarren 30 botorekin. Horien atzetik, hogeitabina botorekin geratu dira Ametsa, Banbuak eta EMA taldeak.

Norbanakoen kategorian, berriz, bigarren geratu da Unaimar taldea 15 botorekin eta hirugarren lekuan Yerai (Zarobe) 7 botorekin.

Bestalde, epaimahaiaren sari nagusiak gaur erabakiko dira eta bihar emango da jakitera zein talde sailkatuko diren sari nagusirako. Irabazleak maiatzaren 19an, sari-banaketa ekitaldian erabakiko dira.