Hemeroteka


Compartir
2012-03-30

Javier Zabala Andersen Sarietarako azken 5 hautagaien artean

Haur eta Gazte Literaturan ospe handiena duen Hans Christian Andersen Sarietarako azken hautagaien artean Javier Zabala irudigile espainiarra. Sariketa hori IBBY (International Board On Books For Young Peolpe) erakundeak antolatzen du. Galtzagorri Elkartea, OEPLIren bidez, bertako kide da, eta hain zuzen, aurten OEPLIren izenean proposatutako hautagai bat iritsi da sariketaren azken fasera.

Saridunen izenak martxoaren 19an, astelehena, emango dira jakitera Boloniako Haur Liburuaren Nazioarteko Azokan.

Epaimahaiak Javier Zabalak zeinu grafikoaren bidez hizkuntza narratiboa adierazteko duen  trebezia azpimarratu du azken hautagaien zerrendan sartzerakoan.

Beste hautagaiak Iran, Brasil, Britainia Handia eta Txekiar Errepublikakoak dira. behean duzue zerrenda osoa:

Mohammad Ali Beniasadi (Iran)

John Burningham (UK)

Roger Mello (Brazil)

Peter Sís (Czech Republic)

Javier Zabala (Spain).
 

Idazleei dagokienez, berriz, behekoa da IBBYk argitaratu duen azken 5 hautagaien zerrenda:

María Teresa Andruetto (Argentina)

Paul Fleischman (USA)

Bart Moeyaert (Belgium)

Jean-Claude Mourlevat (France)

Bianca Pitzorno (Italy).