Hemeroteka


Compartir
2016-08-17

Javier Saez Castanentzat Espainiako Ilustrazio Sari Nazionala

Jabier Saez Castanek irabazi du 2016ko Espainiako Ilustrazio Sari Nazionala.

“Munduak eraikitzeko eta haiek kutsatzeko ahalmenagatik; bere lanen kalitateagatik eta hezitzaile bezala duen eskuzabaltasunagatik” hautatu du epaimahaiak.

Saria Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak ematen du urtero eta 20.000 euroko diru ekarpena dagokio irabazleari. Sariak Espainiako ilustratzaile batek literaturan esparruan egindako lan osoaren aitortza egiten du urtero. Iaz, 2015ean, Elena Odriozolak irabazi zuen saria, Galtzagorri Elkarteak OEPLIren bitartez sari honetarako proposatu ondoren. Hala, aurtengo sariaren epaimahaian parte hartu du Odriozolak, iazko irabazle den heinean.

Saez Castánek (Huesca, 1964) Arte Ederrak -Marrazkiaren espezialitatean- ikasi zituen Valentziako Unibertsitate Politeknikoan.

Bere unibertsitateko aldiaren ondoren, ilustratzaile bezala hasi zen lanean Alacanten. Publizitatearen alorrean hasi zen lanean eta ilustratzaile gisa lanak egin zituen Alancanteko Unibertsitatearentzat eta bertako Udalarentzat.

Saez Castanek hainbat sari irabazi ditu jada, besteak beste, Liburu Ilustratu Onenaren Saria Mexikoko Nazioarteko Haur eta Gazte Liburuaren Azokan 2004an, eta 2005ean berak ilustratutako Animalario Universal del Profesor Revillod Urteko Libururik Onena izendatu zuen Venezuelako Banco del Libro Erakundeak.