Hemeroteka


Compartir
2022-03-21

"Itsaspeko bihotzak" aretoa Eibarren

Haur liburuaren nazioarteko egunaren harira, apirilaren 2an da, “Jolas eginez irakurzaletu. Literatur aretoen zirkuitua Gipuzkoan zehar” egitasmoari hasiera eman diogu gaur. Hain zuzen, Eibarrera eraman dugu “Itsaspeko bihotzak” aretoa, genero berdintasuna literaturaren bitartez lantzen duen aretoa da. Gaurtik hilaren 31ra egongo da Eibarko Errezabal plazan. LHko ikasleek parte hartuko dute, eta martxoaren 31n, arratsaldeko 17:30etan, familiei zuzendutako saioa eskainiko dute (saio hau irekia da, edozeinek parte hartu dezake).

Bigarren aretoa, “Adur, Adur, ez naiz zure beldur” aretoa da, Aretxabaletara eramango duguna. Muntaia, apirilaren 1ean egingo dugu, eta saioak, 4an hasiko dira, 8ra arte. Haur liburutegian egongo da jarrita (Liburutegia Arkupe Kultur Etxean dago), eta hemen ere LHko haurrek parte hartuko dute.

Lehenengo aldia da, Gipuzkoako Foru Aldundiari esker, lurraldean barrena zirkuitua egun horren karietara martxan jartzea lortu dugula. Zirkuituaren baitan Galtzagorrik eskainiko dituen beste bi aretoen datak eta lekuak zehaztu ahala joango gara horien berri ematen.