Hemeroteka


Compartir
2015-11-06

Irudimenaren eta sormenaren marka hautsi dugu Kontalarien Maratoian

Galtzagorri Elkartearen 25. urteurrena dela eta, urriaren 17an, Ipuin Kontalarien Maratoia egin zen Galtzagorri Elkarteak antolatuta, San Telmo Museoan. Goizeko 10:00etatik iluntzeko 20:00etara ipuinez bete genituen museoko hormak eta ikus-entzuleak.

Batez beste, saio bakoitzean 40 bat lagun izan ziren (batzuetan aforoa bete egin zen). Harrera ezin hobe izan zuen eta era askotako ipuinak eta kontaerak jaso ahal izan zituzten bertaratu zirenek, guztiak zeinu-hizkuntzara itzulita, gainera: Afrikako ipuinak, Japoniako kamishibaia, poesia-kontaketa, kontaketa ilustratua, kontaketa klasikoa, clown-kontalaria, eta izu-ipuinak.

Marka asko hautsi ditugu maratoi honetan, baina garrantzitsuenak bi: irudimenarena eta sormenarena. 

Mila esker bertan izan zineten guztiei, Donostia 2016-ri jarduera babestearren eta San Telmo Museoari hain leku paregabea uzteagatik.