Hemeroteka


Compartir
2021-04-12

Ireki dute Vitoria-Gasteiz Itzulpen Sarira lanak aurkezteko epea

'Vitoria-Gasteiz' Itzulpen Sarietara lanak aurkezteko epea ireki berri dute. Euskarazko haur eta gazte literaturaren itzulpengintzaren esparruan ematen den sari bakarra da. Deialdiaren arabera, edozein hizkuntzatik euskarara ekarritako haur eta gazte literatura obrak aintzat hartuko dituzte.  Obren lege gordailuaren data 2020. urtekoa izan beharko du.

Bi sari emango dituzte. Haur literaturaren (6-13 urte) alorrean 9.000 euroko saria eta diploma eta gazte literaturaren alorrean (13-18 urte) 9.000 euro eta diploma. Lanak aurkezteko epea maiatzaren 9ra arte zabalik egongo da. Eskabideen aurkezpena vitoria-gasteiz.org/euskara webgunearen bitartez egin behar da. 

Iaz Patxi Zubizarretak Animalia asko, pila bat (Ibaizabal, 2019) liburuagatik irabazi zuen haur literaturaren itzulpen saria eta Xabier Olarrak Catriona (Igela, 2019) lanaren itzulpenagatik gazte literaturan.