Hemeroteka


Compartir
2012-03-30

Irakurzaletasunaren aldeko film labur batek irabazi du 2012ko Oscar Saria

Irakurzaletasunaren aldeko film batek irabazi du aurtengo Oscar Saria, Film Labur Animatuen sailean. William Joycek eta Brandom Oldenburg-ek zuzendutako "The fantastic flying books of Mr Morris Lessmore" (Morris Lessmore Jaunaren Liburu hegalariak) filma izan da saritua.

Film honetako protagonista liburu zale amorratua da. Bizia emango luke liburuengatik, eta ordainetan liburuek mesedea itzultzen diote. Morris Lessmore jaunak liburuekiko duen maitasunari esker, Katrina urakanak esku hutsik eta bizitzeko ilusiorik gabe utzitako biztanleek liburuetan aurkituko dute bizipoza.

Ez da irakurzaletasunaren aldeko film bat Oscar Sarietarako hautatzen duten lehen aldia. Iazko hautagaien artean ziren Andrew Ruhemann eta Shaun Tan ilustratzailearen "The lost thing" (Gauza galdua) eta "The Gruffalo".

Hemen duzue aurten saritutako filma: