Hemeroteka


Compartir
2013-06-25

Irakurzaletasuna sustatzeko ikastaroa haur hezkuntzako irakasleentzat

Ekainaren 25ean, 10:00etatik 13:00etara, Azkue Fundazioa eta Galtzagorri Elkarteak antolatuta, irakurzaletasuna sustatzeko ikastaro bat eskainiko dugu, Bilboko euskararen etxean. Ikastaroa saio baten burutuko da eta batez ere Haur Hezkuntzako irakasleei zuzenduta dago. Parte hartzea doakoa da.

 

Itziar Zubizarretak gidatuko du jardunaldia, eta jarraian dituzue ildo nagusiak:

 

HAUR LITERATURA CURRICULUMEAN KOKATZEN HAUR HEZKUNTZA

- Haur Literatura hizkuntz funtzioetan kokatzen.

- Haur Literatura eta komunikazio ildoak.

 

POESIA EREDUAK

- Zergatik tradiziozko haur poesia.

- Ahozko literaturaren transmisioa eskolan.

- Poesia saioak, adin tarteak kontutan.

BIBLIOGRAFIA ARAKATZEN

- Bibliografia komentatua.

- Liburu baten aurkezpena.

- Haur liburuen balorazioa.

 

IZENA EMATEKO

Inprimaki honetan datuak bete eta listo! Epea, ekainaren 21a Plaza mugatuak dira eta doakoa. Beraz, betetzen den unean oharra botako dugu. Animatu eta izena eman!