Hemeroteka


Compartir
2010-11-30

"Irakurzaletasuna sustatuz" udako ikastaroaren laburpenak irakurgai daude jada

Kulturan eta hezkuntzan haur eta gazteen irakurzaletasuna pizteko proposamenak lantzen dabiltzan punta-puntako profesionalek eskainitako saioek osatu zuten uztaileko mintegia. Guztira, 80 ikasletik gora bildu ziren saio haietan. Arrakastatsua izan zen beraz.

Galtzagorri Elkarteak antolatu eta Itziar Zubizarretak zuzendu zuen mintegiak honako helburuak lortu nahi zituen:

 

-Liburuen balorazio batzordeak nola sortu eta antolatu. Liburutegi publikoak nahiz eskolakoak eraldatzeko irakurle formazioaren garrantziaz jabetu.

-Balorazio batzordeak irizpide trukaketarako eta formaziorako gune bezala definitu

-Liburu aukeraketan irizpide objektiboak erabiltzearen beharraz jabetu, derrigorrezko hezkuntza aroetan: 0-16.

-Balorazio irizpide zehatzen eraikuntza, narrazioak, nahiz poesia edota antzerki testuak eta informazio liburuak aukeratzeko orduan, haurtxoen liburuekin hasi eta nerabe aroko liburuak kontuan hartuz.

-Haur eta gazteen artean irakurzaletasuna sustatzeko proposamenak ezagutu.

-Bitartekarien eta irakasleen gaitasun literarioa garatzeko bideak eta ereduak aurkeztu.bilduko dira. Dagoeneko zabalik dago mintegi honetan parte hartzeko bekak eskatzeko epea.

 

 

Adituak eta euren saioen laburpenak

Helburu horiek lortzeko xedez, hainbat aditu izan ziren uztailaren 26, 27 eta 28an Donostiako Miramar Jauregian. Hala nola, Janneth Chaparro Fundalecturako (IBBY Kolonbia) kidea; Gemma Lluch, Valentziako Unibertsitateko kidea; Itziar Zubizarreta idazle, irakasle eta Galtzagorriko kidea; Gurutze Aldabaldetreku, EHUko Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolakoa eta Galtzagorriko kidea; Ibon Egaña, EHUko Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolako kide eta Galtzagorriko partaidea; eta Marijose Olaziregi, EHUko Letren Fakultateko irakasle eta Galtzagorriko kidea.

Aipatu irakasleek eskainitako saio guztien laburpenak www.galtzagorri.eus helbidean zintzilikatuko genituela hitz eman genuen orduko hartan. Bada, iritsi da garaia, eta hementxe dituzue.