Hemeroteka


Compartir
2014-04-03

Irakurleak Eraikitzen jardunaldiak Bilbon

Apirilaren 2an Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna dela eta, Bizkaiko Foru Aldundiak Irakurleak eraikitzen jardunaldiak antolatu ditu apirilaren 2 eta 3rako. Foru Liburutegian bertan hainbat hitzaldi eta mahai-inguru egingo dira egun horietan.

Hitzaldiak 18:00etan hasiko dira eta mahai-inguruak (gai beraren inguruan) 19:25ean. Hasteko, asteazkenean, IBBYk aurtengo egunerako prestatu duen “Munduko haurrentzako gutuna” irakurriko du Yannick Vergara aktoreak. Gutun hori Siobhán Parkinson idazle irlandarrak idatzi du.

Ondoren, “Escribir y publicar para la infancia” hitzaldia emango du Luis Rafael Hernandez editore, idazle eta irakasleak. 19:25ean, berriz, mahai-ingurua izango da Hernandezekin, Iñaki Zubeldia idazle eta pedagogoarekin, Belen Lucas ilustratzailearekin eta Fernando Juarez liburuzainarekin.

Ostegunean, Luis Arizaleta literatura-hezitzaile, idazle eta kultur-kudeatzaileak emango du hitzaldia: “La mediación de los adultos educadores entre los libros y los jóvenes” goiburu hartuta. 19:15ean, berriz, mahai-ingurua izango da gai horren inguruan. Bertan izango dira Arizaleta bera, Jone Arroitajauregi Haur Literaturan aditua eta Galtzagorri Elkarteko bazkidea. Seve Calleja idazle eta irakaslea izango da moderatzailea.