Hemeroteka


Compartir
2012-11-10

Irakurketa Planaren web gunea martxan

Euskal Autonomia Erkidegoko Irakurketa Planaren proiektuak, dagoeneko, badu web gunea: http://www.irakurketa-lectura.org/eu/.

Plana bera dinamizatzea du helburu eta planaren jarduera esparruen arabera egituratu dute. Egitasmoaren ideia eta xedeak, garatuko dituen egitasmoen inguruko informazioa, gaiari buruzko dokumentazioa eta baliabieak eta irakurketa-irakurle binomioaren gaineko albisteei buruzko informazioa bilduko ditu web guneak.

Horrez gain, Irakurketa Planari atxikimendua agertzeko aukera ere ematen du eta gaiari buruzko dokumentazio sorta bat ere eskuragarri jarri dute bertan.

Interneteko sare sozialetan ere (Facebook eta Twiter) sortu dituzte Planarekin lotutako kanalak komunikazio jarioa erraztu eta bizkortzeko asmoarekin. Gainera, Irakurketa Planaren web gune berriak Kulturklikekin (Euskal Kulturaren Gune Elkarreragilea) sinergiak izango ditu, irakurketarekin zerikusia duten informazio-edukiak (albisteak eta ekitaldiak) partekatzeko.

Guztiarekin irakurketaren inguruko ekimen, albiste, jarduera, egitasmo eta abar luzeak lekua izango du web gune honetan.