Hemeroteka


Compartir
2013-11-22

Irakurketa ozenaren garrantzia

Haurren artean irakurzaletasuna susatzeko hainbat jarduera egin daitezke, baina horien artean ezinbestekoetako bat irakurketa ozena da. Txiki-txikitatik haurrei ozen irakurtzea irakurzaletasuna bermatzeko urrats garrantzitsuenetarikoa da. Horregatik Galtzagorri Elkartearen egitasmo gehienetan sartzen da irakurketa ozeneko jardueraren bat: Liburuen Altxorra eta Liburu Ibilitariak egitasmoetan, Bularretik Mintzora egitasmoan Irakurketa Kluben bidez, eta abar.

Txileko Eskola Liburutegien erakundeak (CRA) irakurketa ozenaren garrantzia eta onurak azaltzen dituen bideoa zintzilikatu du youtubeko bere kanalean. Bertan hainbat ikerlarik, bibliotekarik, eta literatura adituk hartu dute parte haurrekin irakurketa ozena zergatik eta nola egin daitekeen adieraziz. 

Galtzagorri Elkarteak jarduera hori sustatzeak duen garrantziaz ohartuta, bieoa gaztelaniaz bada ere, berau zabaltzea eta interesa duen ororekin partekatzea interesgarria izan daitekeela uste du.

Hemen duzue "A viva voz: Lectura en voz alta" bideoa ikusgai.