Galtzagorri Elkarteak Irakurzaletasuna sustatzeko lantegiak irakasleentzat egitasmoa martxan jarri du Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren laguntzari esker eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 72 eskolei aholkularitza-zerbitzua eskainiko diegu. Urretxu eta Zumarragako Ikastolako DBH mailako irakasleek jasoko dute aste honetan bertan lehenengo trebakuntza saioa. Bizkaian Santurtziko Serantes eskola izango da lehena, maiatzaren 12an eta Araban Gasteizeko Barrutia ikastola, maiatzaren 14an.
Proiektu honen helburua EAEko haur eta gazteengan (3 urtetik 16 urtera) euskaraz irakurtzeko zaletasuna sustatzea da, eta horretarako irakasleak trebatzea irakurketaren bitartekari eraginkor izan daitezen. 2021. urtean zehar egingo ditugun 72 saioen erdia DBHko irakasleei zuzendutakoak izatea aurreikusi dugu. Galtzagorri Elkarteko bi profesional arituko dira gehienez ere bi orduz iraungo duten saio hauek eskaintzen: Intza Alkain eta Saroa Bikandi.
Bi eskaintza egiten ditu Galtzagorrik. Alde batetik, lehenengo aldiz programa honetan parte hartzen dutenei zuzendutakoa non honako edukiak landuko dituzten:
Bigarren edo hirugarren aldiz parte hartzen dutenei honako eskaintza egin diegu: