Hemeroteka


Compartir
2025-03-03

Irakasleen lantegietan izena emateko azken egunak dira

Irakurzaletasuna sustatzeko irakasleei zuzendutako lantegiak egitasmoan parte hartu nahi baduzu izena emateko azken egunak dituzu!

Egitasmo honen baitan EAEko 72 eskolei aholkularitza eskainiko diegu 2025. urtean zehar. Saioak doakoak izango dira Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren laguntzari esker.

Galtzagorri elkarteko profesionalak arituko dira gehienez ere bi ordu iraungo duten saio praktikoak eskaintzen, eskolan bertan. Edukiei dagokienez, euskarazko haur eta gazte literaturaren nobedadeak erakutsi eta liburu horien gaineko azalpenak emango dizkie gidariak, baita haiekin landu daitezkeen estrategien berri eman ere. Ikastetxe guztietan banatuko dira liburu-gidak.

Lantegietan parte-hartu nahi duzu? Azkar ibili, azken egunak baitira!

Martxoaren 7an itxiko dugu izen-emate epea.

Hona hemen erreserba-formularioa.

Animatu, eta parte hartu!