Hemeroteka


Compartir
2012-09-14

Irailean zintzilikatuko ditugu "Irakurzaletasuna eta literatura" ikastaroko saioen laburpenak

EHUko XXXI.  Udako Ikastaroen baitan eskaini du Galtzagorri Elkarteak "Irakurzaletasuna eta Literatura: tradiziotik etorkizuneko leihora" izeneko mintegia. Uztailaren 16an hasi eta 18ra arte luzatu dira Itziar Zubizarretaren gidaritzapean egin diren ikastaroen saioak. 

Hiru ildo nagusi jorratu dira eskaini diren hitzaldi eta tailerretan: batetik ahozko eta idatzizko literatur tradizioa, bestetik literaturara hurbiltzeko bide berriak eta azkenik irakurketaren sostengu izan behar duen Biblioteka edota dokumentazio gunea.

 

Irakasleen artean izan ditugu Juan Kruz Igerabide, Mari Jose Olaziregi, Itziar Zubizarreta bera, Francisco Soto, Igor Idoeta, Leire Barrutia eta Gemma Lluch. Hauek guztiek eskainitako saioen laburpenak datorren uztailean izango dituzue irakurgai web gune honetan bertan.

Jende andana bildu da ikastarora, eta hauei guztiei eskerrak eman nahiko genizkieke Galtzagorriren izenean.

Irailean hitzaldiak zintzilikatu artean, hemen beheran dituzue ikastaroari loturik prentsaneta sarean aurkitu ditugun erreferentzietako batzuk: