Azaroaren 7tik 10era ospatuko da Iruñeko Laban eta Kondestable Jauregian "Ipuingarria izango da" IV. liburuaren festa. Karrikiri elkarteak, Ameli ipuin kontalariak eta Labak elkarlanean antolatu dute, Iruñeko Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzaz, datozen lau egunetan Gaztelu Plazan egingo den jaialdia.
Egitarau oparoa eskainiko dute, adin guztietako literaturzaleentzat. Ostegun eta ostiral goizean aldez aurretik hitzordua hartu duten eskolek Kondestable Jauregian egingo diren kontaketak entzuteko aukera izanen dute. Ostiral arratsaldean, larunbatean eta igandean, berriz, jaialdia irekia izanen da parte hartu nahi duen pertsona ororentzat.
Ez egin zalantzarik eta hurbildu zaitezte! Ipuingarria izango da!