Hemeroteka


Compartir
2014-12-07

Ipuinak zeinu hizkuntzan, Kimutx proiektuaren barruan

Euskal mitologia ipuinen bidez lantzen duen Kimutx proiektuaren baitan, Euskal Herriko haur gehiagorengana iristea helburu hartuta, ZeinuTx egitasmoa sortu da, Kimutx izaki mitologikoen ipuinak zeinu hizkuntzan azaltzen dituen ikus-entzunezkoen bilduma. Ikus-entzunezkoa zortzi alez osatutako bilduma da, eta Kimutx izaki mitologikoaren liburuan biltzen diren ipuinak zeinu hizkuntzara moldatu dira. 

Zeinutx egitasmo berria, Kimutx ipuin-sorta zeinuz, irudiz eta ahotsez izeneko azpi proiektua da. Horri esker, haur eta gazte gorrek, nahiz gorrak ez direnek, elkarrekin Kimutxen ipuinez gozatzeko aukera izango dute.

Zeinu hizkuntzaren ikuspegitik, ekarpen handia da egitasmo honek eman duena, izan ere, mitologiako terminologiarik apenas zegoen eta.

Egitasmo berri horren aurkezpen ekitaldia azaroaren 30ean egingo dute Beasaingo Igartza Jauregian, 17:00etan. Haurrei eta bere ingurukoei zuzendutako ikuskizuna izango da, eta euskal mitologia, Kimutxen istorioez eta kantuez gozatzeko aukera izango dute bertaratutakoek. Aurkezpenean zeinu hizkuntzako interpreteak ere hartuko du parte.

Kimutx egitasmoa auzolanean sortu zen bere helburu nagusia, 0-12 urte bitarteko haurrek, eguneroko jarduera jakin batzuk, Euskal Herriko kulturaren testuinguruan kokatuz, jolas moduan gauzatzen laguntzea da. Kantuak, ipuinak, koloreztatzeko marrazkiak, ikusentzunezkoak eta abar.

Hemen duzue ipuin baten adibidea:

Astelehena - Ilargiaren eguna 1 from Kimutx Kultur Elkartea on Vimeo.