Hemeroteka


Compartir
2010-02-25

Inmigrazioa eta Bibliotekak Jardunaldiak Bartzelona eta Madrilen

Kulturen arteko zubi rola ari dira betetzen gero eta gehiago liburutegi publikoak. Sarri gizarte agente funtzioa ere betetzen dutelarik. Honen inguruan, Bartzelonan eta Madrilen, besteak beste, honako hizlariek euren esperientziak agertuko dituzte, aurten hirugarren aldiz antolatzen dituzten jardunaldietan:

-Stuttgart-eko Liburutegi Publikoko Cornelia Weissel-Reinhardt

-Nuremberg-eko Liburutegi Publikoko irakurzaletasuna sustatzeko ekimenen arduradun Petra Bamberger-Erdem

-New York-eko Queens Library-ko New Americans programako koordinatzaile den Loida García-Febo

Batean zein bestean, inguruko esperientzien berri ere emango da, horretarako Bartzelona inguruko liburutegietan egindako hainbat esperientzien arduradunak eta Madrileko liburutegietakoek ere parte hartuko dute.

Bartzelonako Jardunaldiak Bartzelonako liburutegiek, Bartzelonako Diputazioko Liburutegien Zerbitzuak, Liburutegien Zuzendaritzaorde Orokorrak, Bartzelonako Goethe-Institutek eta US Consulate Generalek antolatzen dituzte. Bartzelonako Unibertsitateak ere kolaboratzen du.

Madrileko Jardunaldiak AEBetako Espainiako Enbaxadak (Information Resource Centre), Madrileko Komunitateko Lehendakaritzaordetzak eta Kultura eta Kirol Kontseilaritzak eta Madrileko Goethe-Institut-ek antolatzen dituzte. Educación y Bibliotecas aldizkariak ere kolaboratzen du.

 

Bartzelonako saioa zuzenean jarraitu ahal izango da Kataluniako Generalitateko Liburutegien atarian.