Hemeroteka


Compartir
2015-02-22

Ilustrazioaren Katalogo Iberoamerikarrerako deialdia ireki da

SM Fundazioak, El Ilustraderok eta Guadalajarako Liburu Azokak (FIL) antolatuta, Haur eta Gazteentzako argitalpenen Ilustrazioaren VI Katalogo Iberoamerikarrerako deialdia egin dute. Apirilaren 30ean amaituko da lanak aurkezteko epea. Irabazleak 5.000 USD ( bost mila dolar estatubatuar) jasoko ditu eta bere ilustrazioa izango da katalogoaren portada.

Horrez gain, epaimahaiak gehienez 45 ilustratzaile hautatuko ditu guztira. Horien artean egongo dira irabazlea eta aipamen berezia jasoko duten beste bost egile. Lan horiekin guztiekin osatuko da VI Katalogoa. Horrez gain, hautatuko ilustratzaileek Iberoamerica Ilustra erakusketan hartuko dute parte. Erakusketa hori Gaudalajarako Liburu Azokaren 29. edizioan inauguratuko da.

2014ko katalogorako Leire Salaberria ilustratzaile andoaindarraren lana hautatu zuten.