Hemeroteka


Compartir
2015-05-06

Ilustratour uztailaren 20tik 26ra egingo da

Ilustratzaileei zuzendutako Ilustratour 2015 jardunaldiak uztailaren 20tik 26ra bitartean egingo dira Madrilen, Mataderon dagoen Casa del Lector gunean. Hainbat jarduera egingo dira eta Espainiako nahiz nazioarteko ilustratzailerik ezagunenak bertan izango dira: Paula Bonet, Aitor Saraiba, Javier Zabala, Javier Olivares, María Pascual, Manuel Bartual, Ana Garralón, Mágoz eta Antonio Santos, Anthony Browne (Erresuma Batua), Liniers (Argentina), Emiliano Ponzi (Italia), Britta Teckentrup (Alemania), Ellen Weinstein (AEB), Darío Adanti (Argentina), Jorge González (Argentina), Hanne Bartholin (Danimarka) o William Grill (Erresuma Batua). Izen-ematea zabalik dago. Hemen egitaraua.

Ilustratzaileei zuzendutako jardunaldirik arrakastatsuenetarikoa da Ilustratour eta horren adierazle da, antolatutako tailerretako izen-emateak berehala betetzea. Dagoeneko, Javier Zabalarena beteta dago.

Bestalde, aurten antolatu duten "Remover para ilustrar" ikastarorako 2 beka banatuko dira.

Informazio guztia Ilustratour web gunean duzue.