Hemeroteka


Compartir
2012-06-25

IlustraTour topaketak Valladoliden

Tailerrak, mintegiak, erakusketak, lehiaketak, editore eta agenteen mahaiak… Irudigintzarekin zerikusia duten hainbat esparru bilduko dituzte aurten ere IlustraTour topaketek. Uztailaren 2tik 13ra bitartean egingo dira Valladoliden eta izen-ematea zabalik dago jada. Tailerretan eta Jardunaldietan, bietan batera, izen-ematea 300€ kostatzen da. Baina bietakoren batean ere eman daiteke izena: tailerra (210€) edo Jardunaldiak (120€).

Aurtengo topaketak Alexis Deacon (Construyendo una historia desde las imagenes) , Sylvia van Omman eta Maurice van der Bij (Storytelling), Javier Sáez Castán (Balizas, senderos, mapas: el ilustrador como topografo), Isidro Ferrer (Ejercicios de estilo), Benjamin Chaud (Cuando la imagen encuentra el texto) eta Manuel Monroy (Esto no es un libro) profesionalek emango dituzte.

Saioak astelehenetik ostiralera egingo dira Patio Herreriano Arte Garaikidearen museoan.

Informazio gehiago www.ilustratour.es web gunean.