Ikusi Mikusi euskarazko haur eta gazte literatura azokaren hirugarren edizioa egin dugu Saran. Aurreko ostiralean Eskolen eta Profesionalen Eguna izan ziren; 1.400 ikasle inguru izan zen azokan eta nork bere bonoa aukeratutako liburuagatik aldatu, egitarauak eskaintzen zizkien ikuskizunetara joan eta tailerretan parte hartu zuten. Eguraldiak lagundu ez zuenez, ekintzak tokiz aldatu behar izan genituen. Edonola ere, aurreikusitako ikasle kopurua bildu zen eta denak nahi bezain ongi funtzionatu zuen. Larunbatean Familien Eguna izan zen eta, eguraldia lagun, azokak bere martxa jarraitu zuen.