Urriaren 8an eta 9an IKUSI-MIKUSI euskarazko lehenengo haur eta gazte literatura azoka egingo dugu Saran, Lapurdin. Kiribil konpainiak, Pamiela argitaletxeak eta Galtzagorri Elkarteak antolatutako liburu-azoka geratzeko dator urtero antolatzeko asmoa baitaukagu.
Azokaren lehenengo eguna Ikasleena izango da. Ikasleak Euskal Herri osotik iritsiko dira, eta guzti-guztiek liburu bat etxera eramateko aukera izan dezaten nahi dugu. Batzuentzat euskarazko lehenengo liburua izango da. Den-denek aukera hori izan dezaten crowfounding-kanpaina bat jarri dugu martxan Itsulapikoa euskal plataformaren bitartez –informazio guztia ikusimikusi.eus webgunean–.
Liburu bakoitzari 15 euroko balioa ezarri diogu, eta 1.000 haur eta gaztetxo etorriko direla aurreikusita 15.000 euro behar ditugu.
Ikusi kanpainaren berri ematen duen bideoa: