Hemeroteka

2023-10-09

Ikusi Mikusi azokaren aurkezpena egin dugu

Saran aurkeztu dugu urriaren 20an eta 21ean egingo dugun Ikusi Mikusi euskarazko haur eta gazte literaturaren azokaren hirugarren edizioa. Ruper Ordorika azokaren aitabitxia —Itxaro Borda amabitxia da— bertan izan da eta harekin batera Mari Gorri elkarteko antolatzaileek ere parte hartu dute aurkezpenean. Aurtengo edizioaren berritasun nagusia da Eskolen Egunarekin batera Profesionalen Eguna ospatuko dela urriaren 20an, ostiralarekin. Eskolaren Egunean 1.400 haur iritsiko dira eta 100 irakasle; ikasle bakoitzak, banatuko zaien bonoari esker, euskarazko liburu bat aukeratu eta eraman ahalko du etxera. Azokak adin guztietarako ikuskizunak hartuko ditu: erakusketak, solasaldiak, antzerki emanaldiak, tailerrak, ipuin kontaketak eta abar luze bat.

Aurtengoan ohiko eragileez gain, beste asko gehitu dira antolaketara, hala nola EKE, EHU, Bilketa, Denonartean, Txalaparta, Euskokultur Fundazioa, Bernat Etxepare lizeoa eta haurtzaindegi sarea.