Hemeroteka


Compartir
2016-07-03

Ikasturtearekin batera amaitu dira liburutegi ibiltarien saioak

Galtzagorri Elkarteak Gipuzkoako eta Bizkaiko Foru Aldundien laguntzarekin zuzentzen dituen Liburuen Altxorra (Gipuzkoan) eta Liburu Ibiltariak (Bizkaian) egitasmoen saioak ikasturtearekin batera amaitu dira. Aurten Bizkaiko 25 eta Gipuzkoako 33 eskola txikitan izan da liburutegi ibiltaria; liburu berriz eta kalitate handiko ezinbesteko liburuz osatutako altxor kutxak. Datorren ikasturtean itzuliko dira 2015eko libururik onenekin.

Egitasmo horiei esker irailetik ekainera Gipuzkoako eta Bizkaiko eskola txikietan liburuz hornitutako kutxak izaten dituzte hilabetez.

Liburu-kutxa hori eskolara eraman eta ikasleen adinaren araberako, dinamizazio saioak eskaintzen ditu Galtzagorriko dinamizatzaile batek. Liburuak aurkeztu, kontakizun txikiak egin, poesia jokoak, album ilustratuak ikusi... Hilabetez, kutxa maileguan eduki ondoren, berriz joaten da dinamizatzailea kutxaren bila eta ikasle eta irakasleen iritziak jaso eta ikasleek eskatutako zenbait liburu irakurtzen ditu.

 

 

 

 

 

 

 

 

Motibazio literarioa sustatzen 16 urtez

Kutxak 150 bat liburuz osatuta egoten dira, horietako asko aurreko ikasturtean argitaratutako euskarazko haur libururik onenak izaten dira. Eta besteak, hainbat urtez kutxetan izaten diren ezinbesteko euskarazko irakurgaiak, kalitate handiko liburuak guztiak.

Egitasmo honen helburu nagusia motibazio literarioa eta irakurzaletasuna sustatzea da. 2000-2001 ikasturtean jarri zen martxan eta harrez gero etenik gabe egin da ikasturtez ikasturte.

Hemen duzue aurtengo saio horietako baten bideoa: