Hemeroteka

2024-05-03

Ikastetxeak 2024ko IKUSI MIKUSI azokara joateko izen ematea irekia dugu

Data jarri diogu hurrengo IKUSI MIKUSI azokari. Laugarrena izango da, euskarazko haur eta gazte literaturaren azoka bakarra. Urrian 11n eta 12an egingo dugu, Saran. Ostiralean, aurrekoetan bezala, Eskolaren Eguna izango da eta ikastetxeek izena eman dezakete ekainaren 28ra arte.

Azokako espazioa, jarduerak eta ikuskizunak haurrei nahiz gaztetxoei zuzendutakoak izango dira. Euskal lurralde guztietako literatura arloko profesionalak bertan izango dira: argitaletxeak, idazleak, ilustratzaileak, liburu-saltzaileak, bibliotekariak, ipuin kontalariak eta artistak. Hala, Eskola Egunean ikasleek euskaraz idatzitako liburuak, idazleak eta ilustratzaileak ezagutzeko aukera izango dute eta ikuskizunekin, tailerrekin nahiz sortzaileen aurkezpenekin gozatuko dute.

Hori guztiagatik eta Azokan eskola komunitatearen presentzia ezinbestekoa dela jakinda, 2024ko urriaren 11n, ostiralarekin batera, Sarako IKUSI MIKUSI Haur eta Gazte Literaturaren Azokako Eskola Egunera ikastetxeetako 2-12 eta 12-16 urte bitarteko haurrak zein gaztetxoak gonbidatu nahi ditugu antolatu ditugun ekintza horietan guztietan parte har dezaten.

Izena emateko epea ekainaren 28a da, eta jarraian dagoen helbidean egin beharko da:

https://www.helloasso.com/associations/ikusi-mikusi

Tailer guztiak doakoak dira; ikuskizunak aldiz 5 €-tan dira pertsonako.

Nola egin?

1/ Begiratu TXOSTEN DIDAKTIKO HONETAN zein ikuskizun eta/edo tailerretan parte hartu nahi duzuen.

2/ HelloAsso webgunean hautatutako ikuskizun eta/edo tailerrean ordua aukeratu eta klikatu.

3/ HelloAsso fitxategia bete.

Izen ematea laguntzeko HELLO ASSO webgunean ez duda « Participants » gunean zure ikastetxearen izena bakarrik idaztea eta « kopiatu » laukia markatzea. Hemen bezala:

Zalantza baduzue jarri gurekin harremanetan: ikusimikusi@gmail.com edo telefonoz (+33) 09 83 90 93 24 (astelehenetik ostiralera 9:00 14:00).

Animatu, eta etorri Sarara azokaz gozatzera!