Hemeroteka


Compartir
2015-06-17

"Idazketa sortzailea gelan" ikastaroa Udako Ikastaroetan

EHUko Udako Ikastaroetan idazketa sortzaileari buruzko ikastaroa emango dute Yolanda Arrietak eta Castillo Suarezek lekarlanean: "Idazketa sortzailea gelan, nitik gura: bizitzaren poetika, hitzezko argazkiak". Abuztuaren 24tik 26ra izango da, Donostiako Miramar Jauregian. Besteak beste, haurrekin eta gazteekin poesia lantzeko baliabideez ariko dira bi idazleak. Izen-ematea zabalik dago.

Honakoak dira zehazki landuko diren gaiak:

- Literaturaren baliabide poetikoak praktikaren bidez ezagutzeko moduak erakustea, bizipenak ardatz direlarik.

- Haurrekin ikasgelan poesia lantzeko proposamenak martxan jartzea, irakurketa ozena eta idazketa sortzailea tartekatuz.

- Ikasle gazteekin poesiara eta poesigintzara gerturatzeko bide hurbilak eskaintzea irakasleari, norbanakoaren ekarpenei aukera emanez, talde giroan.

- Euskara irakasten ari direnentzat, ikasleen euskarazko NI-a hornitzeko ekimen elikagarri bat bideratzea, jolas giroan.

- Idazteko ohiturarik izan ez arren, euskaraz hazten jarraitu nahi duen orori baliabide propioak deskubritzeko aukera ematea, hitza bitarteko delarik.

Yolanda Arrietak zuzendutako ikastaroa da. Arrietak eta Castillo Suarezek emango dituzte saioak.

Hemen duzue egitarau osoa.