Hemeroteka


Compartir
2012-12-14

IBBYren biltzarra Indonesian

IBBYren ordezkaritza berria sortu da Indonesian: Indonesian Section of IBBY (INABBY) erakundea. Eratze horrekin batera, herrialde mailako lehen biltzarra antolatu dute 2013. urterako. Maiatzaren 23tik 26ra egingo da Balin, Indonesian.

Biltzar honen bidez INABBY eratzeko egindako ahalegina nolakoa izan den erakusteko eta elkartearen sorrera indartzeko balioko du antolatzaileen iritziz. Hain zuzen ere, biltzarreko gai nagusia Asia-Ozeania IBBY nola sendotu izango da.

Biltzarra Haur Literaturan aditu direnentzat, idazleentzat, ilustratzaileentzat, hezitzaileentzat, editoreentzat, bibliotekarientzat, kontalarientzat, kazetarientzat, sustatzaileentzat, zaleentzat dago zabalik.

Informazio gehiago: http://www.inabby.com/