Hemeroteka


Compartir
2022-01-14

IBBYk kongresua egingo du aurten, Malaysian

IBBY erakundeak bi urtez behin egiten ditu kongresuak, baina osasun egoerak sortu dituen eragozpenak direla eta, iaz Moskun egindako kongresuaren atzetik dator aurten Malaysian egingo dutena irailaren 5etik 8ra. IBBYren 38. kongresua izango da eta The Power of Stories —Istorioen indarra– titulua jarri diote munduko haur literaturek komunean dituzten istorioei begira jartzeko bidea emango dienaren itxaropenarekin. 

Kongresuan komunikazioak edota posterrak aurkeztu nahi dutenek izena emateko epea zabalik dute martxoaren 15era arte. 

Ohi bezala, kongresua egiten duten egunean bilduko da IBBYko zuzendaritza batzordea eta egun horietan bertan emango dute jakitera aurtengo Andersen Saria eta IBBYk berak bultzatzen dituen beste zenbait sari eta aitortza.