Hemeroteka


Compartir
2011-01-12

IBBYk Bookbird lauhilabetekarirako zuzendaria behar du

Kontratua, printzipioz, hiru bat urterako izango litzateke. Urtean bitan, Bookbirdeko zuzendariak IBBYren Batzorde Exekutiboa eta Bookbirdeko bilerara joan behar izaten du. Martxo-apirilean Boloniako Liburu Azokarekin bat eta iraila-urrian munduan zehar beste nonbait izaten dira bilera hauek. Eta bidaia horietarako IBBYk badu aurrekontu txiki bat.

 

Baldintzak eta eskakizunak

Bookbird-eko zuzendariak honako ezaugarriak behar lituzke izan:

. Goi mailako ikasketak Literaturan, Hizkuntzan, Haur Literaturan, Hezkuntzan, Haur Hezkuntzan, Liburuzaintzan...

. Liburuen edota aldizkarien edizioan esperientzia izatea

. Haur Literaturan nabarmena den interesa edukitzea, ahal dela Nazioarte mailakoan.

. Ingelesa primeran jakitea eta atzerriko beste hizkuntzekin baita beraien lehen hizkuntza ingelesa ez den idazleekin lan egiteko erraztasuna. Kontuan hartuko da ingelesa ez den beste atzerriko hizkuntza bat menperatzea.

. Kultura ezberdinetako eta hezkuntza diferenteetako autoreekin lan egiteko gaitasuna.

. Teknologia Berriak ondo ezagutzea.

. Epe-mugetara moldatzeko erraztasuna.

. IBBYren oinarri ideologikoekin bat etortzea eta IBBYko Idazkaritzarekin eta Batzorde Exekutiboarekin gertutik lan egiteko gogo ona adieraztea.

 

Lanpostua eskuratzen duenak, besteak beste, honako lanak egin behar izango ditu:

. Bookbirdeko ale bakoitzeko edukiak planifikatzea

. Artikuluak bilatu eta enkargatzea.

. Autoreekin lan egin euren testuak hobetzeko.

. Testuak zuzendu eta errebisatu eta testuen ilustrazioak eskuratu, baita baimenak ere.

. Ale bakoitza garaiz irten dadin bermatzeko koordinazio lanak, hala nola, diseinatzaileekin eta inprentako arduradunekin koordinatu.

 

Hautaketa prozesua

Interesatuek beheran dituzuen dokumentuak igorri behar dituzte lehenengo helbide hauetara: Valerie Coghlan (bookbirdpresident@gmail.com) edota Ellis Vance (Executive.Secretary@usbby.org).

. Curriculuma

. Bookbirdi buruz hautagaiak duen ikusmoldea jasotzen duen adierazpen bat

. Zirriborro bat non  hautagaiak adierazi behar duen nola kudeatu eta koordinatuko lituzkeen Bookbird aldizkaria argitaratu ahal izateko beharrezko prozesu guztiak.

Esan bezala, dokumentazioa urtarrilaren 15erako igorri behar da. Ondoren, telefonoz egingo dira elkarrizketak. Azkenik, hautatutakoekin elkarrizketa pertsonalak egiten saiatuko dira.