Hemeroteka


Compartir
2012-11-13

Iban Zalduak eskuratu du Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria

Gaur eman dituzte jakitera 2012ko Euskadi Literatura sariak. Iban Zalduak  Euskarazko haur eta gazte literaturako Euskadi saria eskuratu du berak idatzi eta Julen Ribasek ilustratutako Azken Garaipena komiki liburuarekin. Hain zuzen, liburu hori da aurten Galtzagorri Elkarteak antolatzen duen Liburu Gaztea Sarian parte hartzaileek irakurri beharreko liburuetako bat.

Iban Barrenetxeak gaztelaniazko haur eta gazte literatura saria eskuratu du El cuento del carpintero liburuarekin. Barrenetxea ilustratzaile eta idazleak (Galtzagorri Elkarteko bazkidea) bigarrenez jarraian jasoko du Euskadi Saria. Iaz Literatura Lanaren Ilustrazioa saria jaso zuen berak idatzi eta ilustratutako Bombástica Naturalis liburuarekin.

Xabier Olarra eta Arantzazu Royorentzat izan da euskarazko literatura itzulpen saria Alaa El Aswaniren Jakobian eraikina liburuaren itzulpenarekin. Bestalde, Sara Morantek liteartura lanaren Ilustrazioa saria eskuratu du La flor roja lanarekin, Inazio Mujikak euskarazko saiakera saria Xabier Lete: (Auto)Biografia bat liburuarekin, eta Daniel Inerarityk gaztelaniazko saiakera saria La democracia del conocimiento liburuarekin.

Bihar jakingo da Literaturako Euskadi Saria norentzat den aurten.

Euskadi Literatura Sariak 2012:

Euskarazko haur eta gazte literatura
Irabazlea: IBAN ZALDUA GONZALEZ
Izenburua: Azken garaipena
Argitaletxea: Euskal Herriko Ikastolak

Gaztelaniazko haur eta gazte literatura
Irabazlea: IBAN BARRENETXEA BAHAMONDE
Izenburua: El cuento del carpintero
Argitaletxea: A buen paso

Euskarazko literatura itzulpena
Irabazlea: XABIER OLARRA LIZASO ARANTZAZU ROYO MANTEROLA
Izenburua: Jakobian eraikina (Alaa Al Aswani)
Argitaletxea: Igela

Literatura lanaren ilustrazioa
Irabazlea: SARA MORANTE
Izenburua: La flor roja
Argitaletxea: Nevsky Prospects

Euskarazko saiakera
Irabazlea: INAZIO MUJIKA IRAOLA
Izenburua: Xabier Lete (auto)biografia bat
Argitaletxea: Alberdania

Gaztelaniazko saiakera
Irabazlea: DANIEL INNERARITY GRAU
Izenburua: La democracia del conocimiento
Argitaletxea: Paidos