Hemeroteka


Compartir
2013-09-15

Iban Zaldua, Elena Odriozola eta Iñaki Mendiguren IBBYko Ohorezko Zerrendan

IBBYren Ohorezko Zerrenda berriki argitaratu diren liburuen hautaketa bat da, non kalitate handiko Haur eta Gazte Liburuak biltzen diren. Bi urtean behin osatzen da eta IBBYren kide diren herrialdeetako idazle, ilustratzaile eta itzultzaileak nabarmentzen ditu. Zerrenda honetan sartzeak liburu hauen zabalpen eta ezagutza sustatzen du. Nazioarteko editoreek liburu hauen berri jasotzen dute zerrendaren bitartez eta honek atzerriko edizioen itzulpenen gorakada nabarmena ekarri ohi du.

2014. urteko IBBYko Ohorezko Zerrendan, Iban Zalduaren "Azken garaipena", Elena Odriozolak ilustratutako "Eguberria" eta Iñaki Mendigurenek itzulitako "Tom Sawyer-en abenturak" liburuak sartuko dira.

Galtzagorri Euskal Haur eta Gazte Literatura Elkarteak proposatutako lanak aukeratuak izan dira beraz munduan garrantzitsuena den Haur eta Gazte Literaturako Erakundea den IBBYk (International Board in books for young People) bi urtean behin osatzen duen Ohorezko Zerrendarako. Izan ere, OEPLI (Organización Española para el Libro Infantil) erakundeak du zerrenda horretarako Espainiako Estatutik hautagaiak aurkezteko ardura. Estatuan hizkuntza ofizial bat baino gehiago daudenez, IBBYk OEPLIri Zerrendako idazle eta itzultzaileen sailean launa lan aurkezteko eskubidea ematen dio, hizkuntza bakoitzeko bat, eta ilustratzaile bat.

 

2014ko Ohorezko Zerrendarako OEPLIk honako izenburuak aurkeztuko ditu:

 

-Idazleen alorrean:

La Isla de Bowen, César Mallorquí, Edebé, 2012

Noel et busca, Àngel Burgas, La Galera, 2012

Palabras de auga, Marcos Calveiro, Xerais, 2012

Azken garaipena, Iban Zaldua, Elkar, 2011

 

-Ilustratzaile alorrean:

Eguberria, Elena Odriozolak ilustratua, Nerea, 2012

 

-Itzultzaileen alorrean:

Las ventajas de un marginado,  Vanesa Pérez-Sauhillok itzulita, Alfaguara, 2012

La Lola vola i altres històries horripilants, Anna Soler Hortak itzulita, Takatuka 2013

Contos por teléfono, Carlos Acevedok itzulita, Kalandraka 2012

Tom Sawyer-en abenturak, Iñaki Mendigurenek itzulita, Erein-Alberdania-Igela, 2012